lunes, 15 de diciembre de 2008

Aurrera VS Centro Salmantino bertan behera

Kaixo denori!!

Bai bai, izenburuak dioen moduan, partidua bertan behera geratu zen, aurkariek ez zutelako jokatu nahi kantxaren egoera ikusita.

Partidua hasteko orduan, kantxa bera ezin hobeto zegoen partidua jokatzeko. Aurkariak heldu zirenean, kantxan paper zatiak zeuden, eguerdian egin zuen euriaren ondorioz sortutako putzu txikiak lehortu ahal izateko. Etxeko jokalariek paperak kendu eta Iñigoren laguntzarekin ( mutil hau jokalaria dugu, baina ez zegoen partiduan jokatzeko zerrendan, lesio txar bat arrastratzen ari baita ) mopa bat eskuetan harturik dena txukun txukun utziaz.

Baina alperrik gure mutilen lana, aurkarietako batzuk ez zuten jokatu nahi; eta epaileak itxura denez ezin ditu jokatzera behartu. Gero jakin genuen, jokatzeko kantxak egoera onik ez duela partidu baterako, aukera daukagula partidu bertan behera utzi eta beste egun batean jokatzeko.

Eta orain dator nire galdera. Zaldupe kiroldegian lau tanta daudelako jokalariek ez dute jokatu nahi, eta...zer gertatzen da esaterako, Sallekoren zelaian, edo Boskozaleak taldearen zelaian, edota Cooperativa Basauriren zelaian???Zelai hoiek ondo al daude???Jokalarien segurtasuna bermatzen al dute????

Hori izan da guztia, orain, partidua jokatzeko data bat bilatu behar, baina lasai, abisatuko dizuegu etorri al izateko

Geroarte

jueves, 4 de diciembre de 2008

Aurrera 61 Unamuno 60

Kaixo denori!!

Hauxe izan zen pasaden ostiraleko emaitza. Partidua 51-51ko emaitzagaz bukatu zen 40 minutuak jokatzean. Luzapena behar izan zen partiduaren irabazlea erabakitzeko.

Partidua oso estua izan zen. Egia esan, etxekoek ezin izan zuten beraien erritmoa aurkitu, batez ere 2 faktorerengatik. Lehenengoa, etxeko taldeak jaurdunaldi asko zeramatzan etxean jokatu barik, 4 partidu kanpoan jokatu zituen, denak jarraian; eta horri, normalean etxeko taldeak jartzen duela erritmoa kontuan harturik, kosta egin zaion etxeko taldeari bere jokoa bilatzea. Hori bai, lortu zuenean 10 puntuko errenta lortu zuen.

Eta bigarrena, jokalari berriak akoplatzen. Partidura 11 jokalari agertu ziren, hoietatik 10ek parte hartuz. 10 hoietatik, 7ek erregulartasunez jokatu dute eta beste 3ak lesioetatik edo ausentzietatik datoz. 3 hauek igarri zuten erritmo falta, konfiantza falta...batez ere Xabatek, 6 hilabete baitzeramatzan partidu ofizialik jokatu barik sorbaldako lesio bat dela medio.

Partidu honekin 1go buelta amaitu du taldeak, 6-3ko balantzearekin 4.en postuan kokatuta 3.kin berdinduta, eta 1a eta 2.a partidu bakar batera daudelarik.

Asteburu honetan ez dute partidurik, txapelketa gelditu egin baita zubiaren ondorioz.

Hurrengo partidua Abenduaren 13an jokatuko du taldeak Centro Salmantinoren aurka ( 2.en sailkatuak ) Zaldupe kiroldegian ohiko orduan. Taldeak partidua aurrera ateratzeko, zaleen aurpada behar du, talde oso gogorr baita eta funtsezkoa etxeko taldearentzat garaipena, ahal baldin bada 8 puntugaitik, elkarren arteko basket-averagean aurre hartzeko


Geroarte

miércoles, 26 de noviembre de 2008

Boskozaleak 22 Aurrera 27

Aupa!!!

Hemen nator berriro pasadan asteburuko partiduko laburpenarekin

Emaitza zuzena da bai, eta saskibaloian jokatu genuen, ez pentsa eskubaloian aritu ginenik.

Partiduari esan behar, ikusita aurkariaren zelaia nolakoa zen, primerako emaitza lortu genula; irabaztea eta lesio barik gainera. 1go eta 2en laurdenean kanasta errez asko huts egin genituen, kanasta eskasak baitziren, baloia ere penagarria zen...
Atsedenalditik aurrera euria hasi zuen, zirimiria hobeto esanda, eta han ibili iginen, aurrera eta atzera ahal genuen moduan korrika egiten.
Azken laurdenean 5 puntuko abantaila lortu genuen eta partiduari eusteari erabaki zen, baloi jabetzak agortuz eta saskiraketak lortzeko asmoz

Hongo asteburuan etxean jokatzen dugu Unamunoren aurka Zaldupen, barikuan 19:45tan. Garaipena lortuz gero 1go faseko 1en buelta 6-3 amaituko genuke.
Ez dago txarto ezta???partidu horietatik 6 kanpoan jokatu ditugula kontuan izanik...

Geroarte

martes, 4 de noviembre de 2008

Escolapios 64 Aurrera 58

Aupa!!

Hauxe izan da denboraldiko 2.en porrota ( 3-2 goaz sailakapenean ), sailkapenean berdinduta geunden taldearekin. Momentuz 4.en gaude eta honek A-1rako sailkatzen gaitu

Partiduari buruz esan behar nahiko kaxkar ibili ginela. Azkenladian bezala, 8 jokalari elkartu ginen eta 3. laurdenean 7rekin geratu ginen, Endika lesionayu egin baitzen ( launantzako Txino ).
Partidua berdintsu hasi zen, 7.en minuturarte. Momentu horretan, aurkariek ihes egitea lortu zuen eta gure 2.en laurden txar baino txarragoarekin, atsedenaldira 16 puntugatik galtzen jarri ginen.

Atsedenalditik bueltan partiduan sartzen saiatu ginen, 10 puntura hurbiltzea lortu genuen, baina ezin izan zen; horri gainera, epaileen lan eskasa gehitu ezkero...

Datorren asteburuan berriro kanpoan jokatzen dugu, Sestaon Salleko taldearen aurka igandean eguerdiko 12:00tan

Ondo izan

lunes, 27 de octubre de 2008

Aurrera 73 Tutilim Portugalete 70

Kaixo denoi!!!!

Pasatu den Larunbatean partidu oso polita bizi izan genuen Zaldupe kiroldegian, aurkaria Tutilim Portugalete genuelarik, sailkapenean berdinduta geuden eta sufrimentu askoz lortutako garaipena izan zen.

Etxekoek beraien esfortsua bikoiztu beharra izan zuen, 8 jokalarirekin aurkeztu baitzen norgehiagokan. Partiduako markagailuan ez zen abantaila handiegirik eman eta arauzko 40 minutuak amaitzean 62-62 berdinduta zeuden 2 taldeak, luzapenean Aurrerak partidua bere alde erabaki zuenerarte

Momentu honetan ez dugu partiduko estadistikarik, baina esan behar jokatu zuten guztiek positiboki eragin ziotela garaipenari

Datorren astean, Escolapiosen aurka jokatuko du taldeak igandean arratsaldeko 16:00tan

Hurrenarte

lunes, 13 de octubre de 2008

Aurrera 64 Garamendi Mungia 60

Ezin hobeto hasi du taldeak denboraldia, etxeko lehen garaipena lortuaz

Partidua nahasi zamarra izan zen, talde batek markagailuan abantaila lortzean besteak aurre hartzen zuen, partida amaierarte

Aipatu behar igarri zela jokalarien nekea, partidura 10 jokalari joan arren, hoietako 7 zeuden bakarrik %100an eta ikututa zeuden beste 3 jokalariak ezin izan zuten gehigirik egin

Hurrengo astean kanpoan jokatzen dugu, Igandean eguerdiko 13:00tan ( bai lagun, ondo irakurri duzu ) Gazteluetaren aurka Leioan. Ea taldeak 2.en garaipena lortzen duen

Agur bero bat

lunes, 6 de octubre de 2008

Centro Salmantino 62 Aurrera 57

Atzo Igandean jolastu genuen denboraldiko aurreneko partidua

Esan behar, ez dugula datu gehiegirik partiduari buruz, ezin izan genuen partidura joan eta.

Lehenengo zati biak oso onak izan omen ziren, markagailuan 18 puntuko errenta handienarekin, baina, atsedenaldetik bueltan, emaitzari buelta ematea lortu zuen aurkariak. Zergatik?Ba bueno, hitz egin edo zerbait komentatu beharra egongo da.

Baina ez da ezer gertatzen, beti esaten da denboraldiari hasiera ona emateko 1go partidua irabaztea izaten dela, baina kasu honetan, aurkari gogor batekin topatu ginen eta ezin izan ze.

Datorren astean Zaldupen jokatzen dugu 18:15tan Garamendi Mungiaren aurka

Gonbidatuta zaudete

Geroarte!!!

domingo, 21 de septiembre de 2008

Aurrera 60 Tabirako 58

Aupa!!!

Irailaren 20an, Zaldupe kiroldegian aurredenboraldiko partidu bat jolastu dugu ( aurredenboraldiko 2.a )

Partidu oso estua, polita eta intensua bizi dugu, bai jokalariok eta baita Zaldupera urbildu diren zaletuek. Azken laurdenaren hasieran, etxeko taldea 51-42 jarri da, baina ziztu batean, kanpoko taldeak egin duen presioarekin berdintzea lortu du. Hortik aurrera partida loteria bat izan da eta azkenean etxekoen alde jausi da.

Zoritxarrez ez dugu partidu honen estadistikarik.

Aio!!!

Pd: Datorren asteburuan taldeak txapelketa bat jolastuko du Barakaldon, Torneo Zazpe deritzona. Gure partidua 19:00tan izango da etxeko taldearen aurka, hau da, Paulesen aurka

martes, 15 de abril de 2008

Ibaizabal 67 Aurrera 72

Aupa danoi!!!!

Hamen nator barriro aspaldiko partez, sentiuten dot arina ez aktualiza ixati, bañe biarrak denpora asko kentzezta

Bañe weno, domekako partiduatxik esan bir aspaldixan jokaturouen partidoik onena ixanzala eta danok aportabela.

Emaitze ikusitxe emoten dau pentsa baño estua ixan zala, bañe nik uste nahiko ondo kontrola zala partidu, desfaseko momento batzuk euki arren 4.en kuarto hasieran, euran defentsi aldatubenin

Hongo astin Zaldupen jokatzen dou Boskozaleak-en kontra betiko ordun 18:15tan

Geroarte!!!!!!!

martes, 11 de marzo de 2008

Aurrera VS San Agustin

Aupa danoi!!!!!!

Ikustezuen moure, bloga aktualizaten nabil aspaldiko partez.

Ixenburuk esaten daben moure, hongo astin etxin jokatzen dou bai. Berez kanpun tokaten gazkun, bañe aldatzi erabakirou eta Zaldupen jolastukou ( hongo faseko debute ixangora, pasan astin Santurtzikuk ezin presenta eta )

Eta hoixe, beste baik, jentiai zabaltzen jun etxin dakauela 18:15tan

Pd: pasan urtin partido bixak galdu genuzen honen kontra, asike motibaziñoi extra bat eukikou, igezko partidukatxik

Geroarte!!!!!

lunes, 4 de febrero de 2008

Aurrera 67 Zamudio 62

Aupa danoi!!!!

Zelako partidu bixi ixan genun zapatun, igartezan urte guztin partido bakarra galdute eukena eta zeatxik zin eta dizen liderrak

Partzialak honek ixan zin
1.go kuartu: 17-21
2.en kuartu: 13-16
3.en kuartu: 13-10
4.en kuartu: 24-15

Partidu 4.en kuartun hasieran apurtu genun geure alde, 12-0 partzialaz aurretik jarti lortu genun eta, eta hortik aurrea aguntati nahiku ixan zan

Orokorrin partido ona jokatu genun geure aldetik, tiro libritan % nahiko onak euki genun, eta bestitan ba eztai, eztakat eta estadistikak eskun. Reboti be geuri ixan zan duda baik. Bixkat holan punto baltza, baloik galtzi ixan zin, asko galdu ginuzen eta

Arbitruatxik enu berba askoik etxea, ze egixe esan, bixkat pasa eizan, bixkat makala zala esangou, bixkat baño gexa, bañe weno, zer nahirou ba, ezin geinke permitiu ACBko moruko arbitruk eukitxi Preferente baten, bañe weno, eurak be euran onduztin etxen dabe biarra, aldabenik eta hobetuen etxen

Datorren astin Zornotzan jokatzen dou, ia irabazten douen, ratxi hartuteraz eta gatxe ixangor bertan irabazti eta

Pd: Publikuntzako 11ko nota bat!!!!!!

viernes, 1 de febrero de 2008

Aurrera VS Zamudio

Aupa danoi!!!!!!

Hongo astin eztot euki astirik pasan zapatuko laburpenik etxeko, egixe esan ezeuan asko kontateko, partido eskastxu ixanzan eta, azkanengoko minutun erabaki zana.

Zapatun Zamudixoko taldi dator Zaldupea, ligako liderra, partido bakarra galdute urte guztin ( bigarrena bixar ixangora, ia egixeran )

On hamen konbokatoxi:

Basik: Koldo eta Pako

Eskoltak: Endika eta Aitor

Aleruk: Jol eta Unai Barrenetxea

Ala-pibotak: Elu eta Iker

Pibotak: Aristondo eta Aitor Ibarra


Jarraxan Leirek ( neure neskik ) atateko argazki pare bat






























viernes, 25 de enero de 2008

Aurrera VS Coop. Basauri

Aup danoi!!!!!!

Aspaldiko partez hamen nator. Barai hile bete baño gexauan lagata eukirotena, denpora faltiatxik ixanda, oso liata ibilinaz eta

Zapatun polikiroldegixan jokatzen dou 18:15tan, azkanan kontra, ia sorpresaik eztozkun emoten eta partidu aurrea ataten douen

Hamen konbokatoxi
Basik: Koldo eta Pako
Eskoltak: Endika eta Julen
Aleruk: Jol eta Unai Barrenetxea
Ala-pibotak: Xabi eta Iker
Pibotak: Mikel eta Iñigo

Bueno ba, beste baik, kantxan ikusikoa nahibazue

Geroarte!!!!

Pd: Hongo astin be baloin zozketi engou, pasan astin Xabatek botazkuzen, ezan aparte ibili egixe esan. Ia baten batek eruten daben asteburun

Pd2: hamen ekipoko argazki bat, pasan zapatun atataku ( beatu aristondon detalli )