jueves, 6 de diciembre de 2007

Paules 52 Aurrera 47

Aupa danoi!!!!!!

Bixkat berandu nator bañe hamen nator partiduko laburpenaz ( ongo partidun eztakau estadistikaik, ezeuan iñor horrek datuk hartzen juteko eta)

Ba weno, ze esan geinke partiduatxik. Pauleseko ekipu ba sinmaseku, ezti beste munduko ixe, bañe kao, baakazu arbitro bat, entrenadore batei jamon putaik eztotzana etxen, eta bestik zeoze esan eta kiñu etxen batza, hori ikustezunin, esatezu zeure barrutik " janda akau pastela ". Eta egixe esan nahiku kondizionaban arbitruk ( 2 eonzin ). Ezta bape normala, ekipo batek, geure ekipu ongo kasun, 24 falta eukitxi eta bestik bakarrik 10, jakinde dakauen jente handixaz barrun jokatzeko eta hartzen douen osti muntuaz. Ezta bape normala gure ekipuk partido guztin 3 tiro libre botati eta beste ekipuk " 31 tiro libre " botati.

Halan dabe, honek komentaxuk enje gero, partidun sartute eonginan azkan 2 minutuk arte,galtzen hasi ginan, 8atxik be junginan bañe hurreatzi lortu genun.

Bebai aipatu birde, ongo partidun gure pibotak danea 6 punto sartubela, normalin zatixe gexaua sartzen doude

Eta weno, ongo zubixin jai dakau eta hurrengo partidu hilan 15in jokatzen dou, kanpun ostabe ( 2.en bueltin hasieri dalako ), ia ongun irabazten douen

Geroarte!!!!!

lunes, 26 de noviembre de 2007

Ruperto Medina 71 Aurrera 42

Aupa danoi!!!

Hamen nator hongo astin be partiduko laburpenaz eta estadistikakin

Partiduai buruz, ezta asko esateko, emaitzak nahiko argi lagaten dau partidun zer pasazan. Lenengo kuartu 21-4 amatxuzan, partidu bebai egixe esan
Itxuri ranez eurak urteko partidu botaben, dana sartzen gakoen, erozelan botata bebai, guri encambio, ixe ezgazkun sartzen ixe, estadistikak argi laaten daben moure
Bañe weno, iñok ezgenun espero hau partidu galtzi bañe ondioik goxan gaz eta momentuz gure hasierako helburu beteten gaz, lenengo 5an artin geatzi, holan kategoxi salbako geunketa


On hamen estadistikak


lunes, 19 de noviembre de 2007

Aurrera 59 Zornotza 42

Aupa danoi!!!!


hamen nator gaur be laburpenaz eta estadistikakin

tanteuk:
1.go laurdenin: 16-10
2.en laurdenin: 13-14
3.en laurdenin: 14-8
4.en laurdenin: 16-10

partido nahiko eskasa ikusirou zaldupe kiroldegixan, denpora guztin oñez, gogo baik, % eskasakin...azken finin irabazi enjou, eta hoixe zan inportantiena.
kontraxuk be nahiko flojo, hau ekipu asko aldatzen da etxetik kanpoa. euran kantxan, super txikixe ixanda, denpora guztin presionaten, mogolloi falta etxen, eta arbitruk ezpatxuz pitaten ba...partidu jodiute

eta weno, problema teknikuk konpondute gero,amen estadistikak


miércoles, 7 de noviembre de 2007

Zamudio 81 Aurrera zapatun 68

Aupa danoi!!!


hamen nator partiduko laburpenaz eta estadistikakin


lelen laurden bakotxeko tanteuk:

1.go laurdenin: 28-19

2.en laurdenin: 14-19

3.en laurdenin: 26-18

4.en laurdenin: 13-12


Eta on laburpenaz jarraitxu birdou:


Ba egixe esan ezta gauza asko komentateko, partido nahiko eskasa geure aldetik eta

arbitrun enpanadiaz ba...zelako makala gixona, eta partiduko momento klabitan deziziñoi eskasak, euran alde beti. Bañe horrek eztau balixo eskusa moure.


Jokalarixak gitxi gorabera euran papera beteben, bañe igarrizan Xabaten falti, asko gañea. Koldok minuto asko jokatu bir ixaban eta ba azkanea kantzata, belaunin golpe bateaz eta buru be partidutik kanpo, grazixak Julen ondo ibili zan, oso ondo gañea.


Eta euran aldetik ba, ekipo nausixe, hamen kategoxan dazen asko moure. Kanpotik oso ondo mobiuteben baloi, ezkutur ona euken eta barrun geure despistikin aprobetxazin


Eta ba weno, on sailkapenin 4-2 gaz, ia hurrengo partidu irabazten douen eta bueltako partidun etxin irabaztetzauen


Pd: partiduko anekdota lez, Aristondok kontraxo batei ( leketxarra ) dexkurun ukonduaz golpi emon kazkarrin eta korte politxe eitzan. Ostabe diñot, dexkurun eitzanela, on, jentik interpretati akarrela nahidaben moure


Geroarte


viernes, 2 de noviembre de 2007

Cooperativa Basauri 50 Aurrera 60

Aupa!!!
hau partidu atzo atsaldin jolastu genun, berez ondarrun jolastu birgenun zapato atsaldin bañe puenti dakauenez ba aldatzi erabakirou

Eta weno, amen dator partiduko laburpena

Lelen kuarto bakotxeko tanteuk

1. laurdena 12-13

2. laurdena 13-14

3. laurdena 16-17

4. laurdena 9-16


Emaitzak esaten daben moure, partido oso estu junzan eta azkanengoko laurdenin erabaki zan; esan birde arbitruk, hamen laurdenin 3 teknika eta deskalifikante 1 pitabala, azkan 2 minututan eta hortxe amatxuzala partidu, suerti euki genun bentzat, geuri eztozkunelako pita ze erozeñei aldotzan pita eta nerbixuk kontrola genunez ederto libra ginan


Kantxin goraberan, esan birdot, aurten neure 6.en urti dela saskibaloin nabilena ( batzuk entrenaten eta bestik jokatzen ) ba holako kantxa ridikuloik eztotela topa, flipanti, herrixan dakauzen patixuk be askozaz hobiauak diz, bañe weno, eztanetik reglamentoik kantxan goraberan ( bakarrik kantxik neurrixak beteti ) ba jokatu enbir eta albara irabazi klaro


Eta amaitzeko hamen partiduko estadistikak


Construcciones Villares 35 Aurrera 65

Aupa!!!
hau partidu zapatun jolastu genun barakaldon
informaziñoi batzen doten momentun engot partiduko laburpena eta estadistikak

jueves, 25 de octubre de 2007

Aurrera 83 Ctro Salmantino 55






Aupa danoi!!!



parkatu arina ez idazti, bañe hongo astin laburpena beste era batea etxi pentsarot, partiduko estadistikak jarriz, eta ba lortu dotezen momentun laburpenaz jarri naz

Lenengo kuarto bakotxak ze tanteo eukiban esaten hasikonaz:
1.go kuartun 22-16
2.en kuartun 22-21 ( 44-37 deskantsun )
3.en kuartun 22-7 ( 66-44 )
azkanengoko kuartun 17-11 ( 83-55 amaieran )
On kuarto bakotxin ze pasazan laburtukot
1.go kuartun:
Hasiera ona euki, lenengo 2 minututan 8-0 jarri ginan eta kuartu bastante ondo junzan, 8 minutun 18-6 ginuzen, bañe azkan 2 minututan 3 triple sartuzkun eta hortxe urreatuzin. Hortxe konturatu ginan ezala partido erreza ixango, tiradore onak eukazen eta gure defentsa zonalak lagundute ( egixe esan birde kontraxuk 6 launeaz presenta zile, faltazan jenti ezkontzan baten eixeuazen
2.en kuartun:
Eurak 1.go kuartun amaitxu ben ratxiaz jarratxuz, kuartu oso igualau junzan, 6 puntoko aldi erun genun arren deskantzure
3.en kuartun:
Hamentxe apurtu genun partidu, lenengoko 4 minututan batak kanasti sartu, bestik bebai; bañe geatzen zin 6 minututan 18-1ko partziala eingentzan eta hortxe amore emonben
4.en kuartun:
Hamen ya ba esaten dan moure, jokatu enbizan, alandabe geunkan bentaji handitzi lortu genun
Emaitza finalak esaten daben moure, bentaja handixatxik irabazi genun, 28 puntoatxik. Oso ondo etorrikoazku diferentzixa hau, ze hau ekipo goxan ibilikora, eta enpate geatu ezkeo, ba aberaji geutzako ixango litxake ( espero 29atxik ez galtzi bueltako partidun )
Deskantzun, aurreko astin esan neban moure, baloin zozketi ein genun, eta askok pentsakozuen moure, ezan eon tongoik, 2.en entrenadorin andri bajazan tiruk botatea eta 3 tiruk huts eizitxuzen. Harrera politxe eukiban 1go bidar ixateko eta ba olantxen jarraitzen daben
Esan bebai, astero astero lez, geure partidu ikustea etorten dizen ume,gazte eta nausi danai, bene benetan eskerrik asko, ezin zeinke imajina be ein zemat laguntzen daben eta egixe esan, bakarrenetaikuk ixangozaze, ze beste kantxetan...iñor ezta eoten

Eta amaitzeko,hamen partiduko jugadorin estadistikak
























martes, 16 de octubre de 2007

Construber Santutxu 61 Aurrera 57

Aupa danoi!!
Parkatu arina ez idazti, bañe bastante liata ibilinaz eta ontxe neukanez tarte bat aprobetxa enjot.
Partiduaz jarratxuz, esanbir aspaldixan jokaturouen partidoik eskasena ixanzala. Kantxi oso eskasa, super labankorra, kanastak eurak mierda batzuk, eskolako patixutan be askoz hobiauak dakauz eta arbitraji erderaz esaten dan moure " barriendo pa casa ", bañe hori ezta eskusi partidu galtzeko. Ekipo bastante beteranu, marroñeru, makalak eta endrero bille denpora guztin. Zaldupea datozenin flipa engorabe zelako anbienti akauen!!!
Eta amaitzeko, komentabir, hongo astin etxin jokatzen douela Centro Salmantinon kontra; entzun douenan arabera hau be ekipo beteranu eide, bañe weno, guk behintzat gerri emoteko prest gaz eta batezbe geure zaletun laguntziaz

PD: hongo astin ya baloin sorteu eongora

jueves, 4 de octubre de 2007

CD Aurrera Ondarroa Vs Salesianos Aguilas

Hongoxe sapatun hasten dou ofizialmente 2007/2008 denboraldixe
Polikiroldegixan jokatukou 18:15tan Deustoko ekipun kontra eta danoi inbitaten zatxuau partidure
Deskantsun sorpresa 1 eongora ikustea etorten dan jentitzako

Geroarte!!

lunes, 24 de septiembre de 2007

CD Aurrera Ondarroa 51 Ermua Basket 35

aupa danoi!!!

emaitzak esaten daben moure, partido nahiko erreza euki genun zapatun ondarrun kiroldegixan jokatutako partidu
1.go kuartun errez, ermutarrai kosta engakoen partidun sartzi bañe deskantsure jun orduko nahiku urreatuzin
3.en kuartun barriro pilak ipini eta errez atagenun partidu aurrea
partidun eonzan punto txar bakarra Koldo lesionati ixanzan, esginze txiki bateaz ezkerreko orkatillan
ongo asteburun eztou partidoik eukiko, deskantso bixkat etxi onena zala pentsarou, hilan 6an 1go jornadako pilak kargata eoteko
bidez batez nahiko genuke ezkertu, igezko modure, aurten be, lagunarteko partidure etorri zen gente guztioi. ESKERRIK ASKO!!!

geroarte

jueves, 20 de septiembre de 2007

CD Aurrera Ondarroa VS Ermua Basket ( aurkezpen partida )

Hongoxe zapatun jokatzen dou geure pretemporadako 3.en partidu, 1.ku ixangora ondarrun
ordun betiko lez arrtsaldeko 18:15tan ixangora polikiroldegixan
Aurreko 2 partiduk, Tabirakon kontra eta Ermua basketen kontra jolastu genduzen
Lenengoku galdu eingenun 61-49 ( igartezan gu baño kategoxa 1 gorauako kipu zana ).
Eta 2.ena 50-68 irabazi genun, partido nahiko politxe ixan zan, deskantsure 30-30 jun ginan bañe deskantzutik buelta bentaji hartu genun eta ordun ba errez jun zan partidu.
Eta ba hoixe, ongo zapatun animaten zatxuet geure partidu ikustea

Geroarte!!!

AURKEZPENA

aupa danoi!!!
ikusitxe bizkai mailako talde askok euran orrialdixe rakarrela, ba esan dot, zeatxik geuk eztou merezi orrialde bat ba???
bertan, zeintzuk partido eongo rizen, zeñen kontra, partiduko laburpena, albari estadistikak...sartzen saiatukonaz
zeuen eritzixak be laga zeinkez, hori bai, eskertuko netzueke iñoi errespetoik ez galtzi, insultaten eta abar
baitxe aleginjuonaz fuoleko emaitzak, laburpenak eta abar sartzen, bañe horretako zeuen laguntzi be bikot, ze ezin ixaten dot partido askoik ikusi bale???
eskerrik asko danoi eta ia gustaten gatzuen idei
geroarte