Aupa danoi!!!
Hemen nago berriz ere
Bihar, larunbata, urteko partidurik garrantzitsuena jokatzen du taldeak Zaldupe kiroldegian ohiko orduan. Taldea 4.en dago sailkapenean, lenengo 3ak partidu bira daudelarik. Horietako bat dugu biharko aurkariak, beraz, beharrezkoa dugu garaipena
Partidua aurrera ateratzeko modu bakarra, talde moduan jokatzean dago. Bakoitza bere kontura jokatzen badabil, taldekideekin kontutan hartu barik, eta generatzen ditugun bentajak aprobetxatuz, garaipena lortzea posible da. Defentsan ere kantxan dauden 5 jokalariak %110 eman behar dute, erasoari begira talde ona baita aurkaria. Pibot on bat dute, puntu asko pilatzen ditu zona azpian, duen gorpuzkerarekin baliatzen baita, eta kanpoko jokalariek ere eskutur fina dute
Eta amaitzen joateko, gogoratu, denok lan eginda lortuko dugu garaipena, denok, jokatzen daudenekin hasita, aulkian daudenekin jarraituz, misterrarekin, armailetan daudenekin...baina denok parte hartuz, partidua 5x5 izan daiten, ez 3x5 edo 2x5 aurka
Aupa ekipo!!!!!!Bixar narru!!!!
viernes, 15 de mayo de 2009
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)