miércoles, 14 de enero de 2009

Aurrera 64 Gaztelueta 42

Kaixo denoi!!!

Markagailuak esaten duen modura, partidu nahiko erreza izan zuen etxeko taldeak.

Etxeko taldea 7 jokalarirekin kantxaratu zen, baina nahikoa izan ziren partiduan garaitzeko. Bigarren laurdenerako etxeko taldeak poltsikoan zuen norgehiagoka errenta polit batekin, 15-17 puntukoa.

Atsedenalditik aurrera partiduak ez zuen istorio gehiegirik izan. Aurkariak 10 puntura hurbiltzea lortu zuten, baina etxekoek, jokoaren erritmoa bizituz partiduko errentarik handiena lortu zuen, markagailuan islatzen dena alegia.

Hurrengo jardunaldian, taldeak Portugaletera bidaiatuko du Tutilim-en aurka jokatzeko, larunbatean 19:30tan. Norbaitek etorri nahi badu eta ez badaki nun dagoen kantxa, idatzi dezala blogean eta neronek azalduko diot nola heldu

Oso garrantzitsua da norgehiagoka; momentuz, sailkapenean lehenak gara eta portugaletekoak partidu bakar batera daude. Garaipena beharrezkoa da hurrengo fasean sailkapenean hobeto kokatuta egoteko, ligilla hontako emaitzak kontutan hartzen baitira.

Eta beste barik,

Hurrengorarte