lunes, 27 de octubre de 2008

Aurrera 73 Tutilim Portugalete 70

Kaixo denoi!!!!

Pasatu den Larunbatean partidu oso polita bizi izan genuen Zaldupe kiroldegian, aurkaria Tutilim Portugalete genuelarik, sailkapenean berdinduta geuden eta sufrimentu askoz lortutako garaipena izan zen.

Etxekoek beraien esfortsua bikoiztu beharra izan zuen, 8 jokalarirekin aurkeztu baitzen norgehiagokan. Partiduako markagailuan ez zen abantaila handiegirik eman eta arauzko 40 minutuak amaitzean 62-62 berdinduta zeuden 2 taldeak, luzapenean Aurrerak partidua bere alde erabaki zuenerarte

Momentu honetan ez dugu partiduko estadistikarik, baina esan behar jokatu zuten guztiek positiboki eragin ziotela garaipenari

Datorren astean, Escolapiosen aurka jokatuko du taldeak igandean arratsaldeko 16:00tan

Hurrenarte

lunes, 13 de octubre de 2008

Aurrera 64 Garamendi Mungia 60

Ezin hobeto hasi du taldeak denboraldia, etxeko lehen garaipena lortuaz

Partidua nahasi zamarra izan zen, talde batek markagailuan abantaila lortzean besteak aurre hartzen zuen, partida amaierarte

Aipatu behar igarri zela jokalarien nekea, partidura 10 jokalari joan arren, hoietako 7 zeuden bakarrik %100an eta ikututa zeuden beste 3 jokalariak ezin izan zuten gehigirik egin

Hurrengo astean kanpoan jokatzen dugu, Igandean eguerdiko 13:00tan ( bai lagun, ondo irakurri duzu ) Gazteluetaren aurka Leioan. Ea taldeak 2.en garaipena lortzen duen

Agur bero bat

lunes, 6 de octubre de 2008

Centro Salmantino 62 Aurrera 57

Atzo Igandean jolastu genuen denboraldiko aurreneko partidua

Esan behar, ez dugula datu gehiegirik partiduari buruz, ezin izan genuen partidura joan eta.

Lehenengo zati biak oso onak izan omen ziren, markagailuan 18 puntuko errenta handienarekin, baina, atsedenaldetik bueltan, emaitzari buelta ematea lortu zuen aurkariak. Zergatik?Ba bueno, hitz egin edo zerbait komentatu beharra egongo da.

Baina ez da ezer gertatzen, beti esaten da denboraldiari hasiera ona emateko 1go partidua irabaztea izaten dela, baina kasu honetan, aurkari gogor batekin topatu ginen eta ezin izan ze.

Datorren astean Zaldupen jokatzen dugu 18:15tan Garamendi Mungiaren aurka

Gonbidatuta zaudete

Geroarte!!!