lunes, 27 de octubre de 2008

Aurrera 73 Tutilim Portugalete 70

Kaixo denoi!!!!

Pasatu den Larunbatean partidu oso polita bizi izan genuen Zaldupe kiroldegian, aurkaria Tutilim Portugalete genuelarik, sailkapenean berdinduta geuden eta sufrimentu askoz lortutako garaipena izan zen.

Etxekoek beraien esfortsua bikoiztu beharra izan zuen, 8 jokalarirekin aurkeztu baitzen norgehiagokan. Partiduako markagailuan ez zen abantaila handiegirik eman eta arauzko 40 minutuak amaitzean 62-62 berdinduta zeuden 2 taldeak, luzapenean Aurrerak partidua bere alde erabaki zuenerarte

Momentu honetan ez dugu partiduko estadistikarik, baina esan behar jokatu zuten guztiek positiboki eragin ziotela garaipenari

Datorren astean, Escolapiosen aurka jokatuko du taldeak igandean arratsaldeko 16:00tan

Hurrenarte

No hay comentarios: