lunes, 9 de marzo de 2009

Ibaizabal 40 Aurrera 56

Aupa denoi!!

Hauxe izan da A-1ko ( igoera fasea honela deitzen da ) lehenengo jardunaldian taldeak lortu duen garaipena.

Partidua parekotasun handiarekin hasi da, baina 2 laurdenean defentsa hobetuz 12 puntuko diferentzia lortu da atsedenaldira 21-33ko emaitzarekin ailegatuz.

Atsedenalditik bueltan, aurkariak bere jokatzeko era aldatuz, 4 puntura jarri dira. Joko azkarra nahi zuten eta kontraerasoak baliatu nahi zuten. Baina ez ziren konturatu, ziurrenik maila honetako jokalaririk azkarrena gure artean dagoela ( Koldoz ari naiz ), honekin baliatuz, Xabaten saskiraketa garrantsitzuekin, Mikelen puntuak poste bajutik, Aitorren 5 puntu garrantsitzuekin...danon laguntzarekin, gehiago edo gutxiago jokatu zuenarekin, jokatu edo jokatu ez zuenarekin, denok batera garaipena lortu zen.

Sailkapenean 6-3 jartzen gara.

Albisterik txarrena alegia, gurekin berdinduta zeuden 3 taldeek irabazi dutela, beraz, itxaron egin beharko dugu sailkapenean zulotxoa zabaldu ahal izateko

Guk ordea geureari ekin behar diogu, serio entrenatu, gure artean dugun giro onarekin jarraitu, partiduetan gogor defendatuz, jokalari guztien ekarpenarekin, mailaz igo behar dugu, horretarako taldea badugu eta.

Oraindik ez dakigu zenbat igotzen mailaz, baina Iñigok esango zuen moduan " trankil mutillak, partido guztik txupakou, 1en geatukoa eta kategoxaz altzakoa. Eta lasai, partidu txungo baru, baloi Truskoi eta listo, ero bestelan neuri, eta neure tirituaz, txak, partidu txupa "

Geroarte