miércoles, 26 de noviembre de 2008

Boskozaleak 22 Aurrera 27

Aupa!!!

Hemen nator berriro pasadan asteburuko partiduko laburpenarekin

Emaitza zuzena da bai, eta saskibaloian jokatu genuen, ez pentsa eskubaloian aritu ginenik.

Partiduari esan behar, ikusita aurkariaren zelaia nolakoa zen, primerako emaitza lortu genula; irabaztea eta lesio barik gainera. 1go eta 2en laurdenean kanasta errez asko huts egin genituen, kanasta eskasak baitziren, baloia ere penagarria zen...
Atsedenalditik aurrera euria hasi zuen, zirimiria hobeto esanda, eta han ibili iginen, aurrera eta atzera ahal genuen moduan korrika egiten.
Azken laurdenean 5 puntuko abantaila lortu genuen eta partiduari eusteari erabaki zen, baloi jabetzak agortuz eta saskiraketak lortzeko asmoz

Hongo asteburuan etxean jokatzen dugu Unamunoren aurka Zaldupen, barikuan 19:45tan. Garaipena lortuz gero 1go faseko 1en buelta 6-3 amaituko genuke.
Ez dago txarto ezta???partidu horietatik 6 kanpoan jokatu ditugula kontuan izanik...

Geroarte

martes, 4 de noviembre de 2008

Escolapios 64 Aurrera 58

Aupa!!

Hauxe izan da denboraldiko 2.en porrota ( 3-2 goaz sailakapenean ), sailkapenean berdinduta geunden taldearekin. Momentuz 4.en gaude eta honek A-1rako sailkatzen gaitu

Partiduari buruz esan behar nahiko kaxkar ibili ginela. Azkenladian bezala, 8 jokalari elkartu ginen eta 3. laurdenean 7rekin geratu ginen, Endika lesionayu egin baitzen ( launantzako Txino ).
Partidua berdintsu hasi zen, 7.en minuturarte. Momentu horretan, aurkariek ihes egitea lortu zuen eta gure 2.en laurden txar baino txarragoarekin, atsedenaldira 16 puntugatik galtzen jarri ginen.

Atsedenalditik bueltan partiduan sartzen saiatu ginen, 10 puntura hurbiltzea lortu genuen, baina ezin izan zen; horri gainera, epaileen lan eskasa gehitu ezkero...

Datorren asteburuan berriro kanpoan jokatzen dugu, Sestaon Salleko taldearen aurka igandean eguerdiko 12:00tan

Ondo izan