miércoles, 26 de noviembre de 2008

Boskozaleak 22 Aurrera 27

Aupa!!!

Hemen nator berriro pasadan asteburuko partiduko laburpenarekin

Emaitza zuzena da bai, eta saskibaloian jokatu genuen, ez pentsa eskubaloian aritu ginenik.

Partiduari esan behar, ikusita aurkariaren zelaia nolakoa zen, primerako emaitza lortu genula; irabaztea eta lesio barik gainera. 1go eta 2en laurdenean kanasta errez asko huts egin genituen, kanasta eskasak baitziren, baloia ere penagarria zen...
Atsedenalditik aurrera euria hasi zuen, zirimiria hobeto esanda, eta han ibili iginen, aurrera eta atzera ahal genuen moduan korrika egiten.
Azken laurdenean 5 puntuko abantaila lortu genuen eta partiduari eusteari erabaki zen, baloi jabetzak agortuz eta saskiraketak lortzeko asmoz

Hongo asteburuan etxean jokatzen dugu Unamunoren aurka Zaldupen, barikuan 19:45tan. Garaipena lortuz gero 1go faseko 1en buelta 6-3 amaituko genuke.
Ez dago txarto ezta???partidu horietatik 6 kanpoan jokatu ditugula kontuan izanik...

Geroarte

No hay comentarios: