Kaixo denori!!
Hauxe izan zen pasaden ostiraleko emaitza. Partidua 51-51ko emaitzagaz bukatu zen 40 minutuak jokatzean. Luzapena behar izan zen partiduaren irabazlea erabakitzeko.
Partidua oso estua izan zen. Egia esan, etxekoek ezin izan zuten beraien erritmoa aurkitu, batez ere 2 faktorerengatik. Lehenengoa, etxeko taldeak jaurdunaldi asko zeramatzan etxean jokatu barik, 4 partidu kanpoan jokatu zituen, denak jarraian; eta horri, normalean etxeko taldeak jartzen duela erritmoa kontuan harturik, kosta egin zaion etxeko taldeari bere jokoa bilatzea. Hori bai, lortu zuenean 10 puntuko errenta lortu zuen.
Eta bigarrena, jokalari berriak akoplatzen. Partidura 11 jokalari agertu ziren, hoietatik 10ek parte hartuz. 10 hoietatik, 7ek erregulartasunez jokatu dute eta beste 3ak lesioetatik edo ausentzietatik datoz. 3 hauek igarri zuten erritmo falta, konfiantza falta...batez ere Xabatek, 6 hilabete baitzeramatzan partidu ofizialik jokatu barik sorbaldako lesio bat dela medio.
Partidu honekin 1go buelta amaitu du taldeak, 6-3ko balantzearekin 4.en postuan kokatuta 3.kin berdinduta, eta 1a eta 2.a partidu bakar batera daudelarik.
Asteburu honetan ez dute partidurik, txapelketa gelditu egin baita zubiaren ondorioz.
Hurrengo partidua Abenduaren 13an jokatuko du taldeak Centro Salmantinoren aurka ( 2.en sailkatuak ) Zaldupe kiroldegian ohiko orduan. Taldeak partidua aurrera ateratzeko, zaleen aurpada behar du, talde oso gogorr baita eta funtsezkoa etxeko taldearentzat garaipena, ahal baldin bada 8 puntugaitik, elkarren arteko basket-averagean aurre hartzeko
Geroarte
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario