Kaixo denori!!
Bai bai, izenburuak dioen moduan, partidua bertan behera geratu zen, aurkariek ez zutelako jokatu nahi kantxaren egoera ikusita.
Partidua hasteko orduan, kantxa bera ezin hobeto zegoen partidua jokatzeko. Aurkariak heldu zirenean, kantxan paper zatiak zeuden, eguerdian egin zuen euriaren ondorioz sortutako putzu txikiak lehortu ahal izateko. Etxeko jokalariek paperak kendu eta Iñigoren laguntzarekin ( mutil hau jokalaria dugu, baina ez zegoen partiduan jokatzeko zerrendan, lesio txar bat arrastratzen ari baita ) mopa bat eskuetan harturik dena txukun txukun utziaz.
Baina alperrik gure mutilen lana, aurkarietako batzuk ez zuten jokatu nahi; eta epaileak itxura denez ezin ditu jokatzera behartu. Gero jakin genuen, jokatzeko kantxak egoera onik ez duela partidu baterako, aukera daukagula partidu bertan behera utzi eta beste egun batean jokatzeko.
Eta orain dator nire galdera. Zaldupe kiroldegian lau tanta daudelako jokalariek ez dute jokatu nahi, eta...zer gertatzen da esaterako, Sallekoren zelaian, edo Boskozaleak taldearen zelaian, edota Cooperativa Basauriren zelaian???Zelai hoiek ondo al daude???Jokalarien segurtasuna bermatzen al dute????
Hori izan da guztia, orain, partidua jokatzeko data bat bilatu behar, baina lasai, abisatuko dizuegu etorri al izateko
Geroarte
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Basauriren kantxa txiia da, estua da, ez da oso zabala... baina ez ditu putxurik ( pareta albo-alboan bai, jejeje ).
Hori, horrela gertatu izan bazen...
" DE ESCANDALO !!! "
Aitor.
Publicar un comentario