Kaixo denoi
Hemen nator berriro.
Artengoan, gure 2. en denboraldian preferente mailan, taldeak igoera fasea jokatuko du.
1go fasean izandako emaitzak kontutan hartzen dira eta momentuz 5-3 gaude, beste 3 talderekin berdinduta. Lehenengo fasetik 5 talde sailkatu dira igoera fasea jokatzeko grupo bakoitzetik, guztira 10 taldeko grupo berri bat osatuz.
Asteburu hontan atsedena daukagu, pilak ondo kargatu eta igoera fasea indar berriturik hasteko ( bide batez jokalari lesionatuak errekuperatu ahal izango dira )
Igoera fasea Galdakaon hasiko dugu, Ibaizabal taldearen aurka ( iazko jokatu genun hauen aurka, eta 2 partiduak errez irabazi genituen, ea aurten ere igazko emaitzak lortzen ditugun )
Geroarte
martes, 24 de febrero de 2009
martes, 10 de febrero de 2009
Aurrera 52 Sarriko ST 39
Kaixo guztioi!!
Hemen nator aspaldiko partez partiduaren laburpena egitera.
Partidua kaxkar xamar hasi genuen, aurkariak alde polit bat hartu zuen bitartean. Jaurtiketak ez ziren sartzen, defentsako errebotea ixteko arazoak...
1go laurdena 5 puntu edo behera amaitu genuen. 2 laurdenean aurrekoaren antzera, jaurtiketak ez ziren sartzen, erreboteak ezin zarratu...halan da guztiz ere atsedenaldian puntu 1ra jarri ginen, batik bat korrika egitea lortu genuelako saskiraketa errazak lortuz.
3en laurdenean kanpoko jaurtiketak sartzen hasi ginen, baina errebotea ezin zarraturik egon ginenez ezin izan genun markagailuan ihes egitea lortu ( errebotea ezin ixtearen arrazoi bat partiduan planteatu genun defentsa mota izan zen ).
4en laurdenean ordea defentsan asko hobetu genun, aurrean saskiraketak sartzen genituen biartean eta azkenengo 5-6 minutuetan emaitza kontrolpean izatera ahalegindu ginen, garaipena arriskuan ipini barik.
Esan behar partidura 7 jokalari jun ginela, batzuk lesionatuta bait daude; baina hala eta guztiz ere entrenatzaileak oso ondo egin zituen errotazioak eta nahiko fresko mantendu ginen
Datorren asteburuon 2 partido dauzkagu. Lehena larunbatean Boskozaleak taldearen aurka ( sailkapenean azkenak dira ) 18:15 Zaldupen jokatu ahal bada, bestela Mutrikun; eta bestea igande goizean 11:30tan Escolapios taldearen aurka. Garaipena ezinbestekoa da hauen aurka, batez ere igoera faseari begira. Partidu hau ere Zaldupen jokatuko da, eguraldiak laguntzen badigu, bestela Mutrikun izango da

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)