viernes, 15 de mayo de 2009

Aurrera VS Coop. Basauri bihar 18:15tan Zaldupen

Aupa danoi!!!

Hemen nago berriz ere

Bihar, larunbata, urteko partidurik garrantzitsuena jokatzen du taldeak Zaldupe kiroldegian ohiko orduan. Taldea 4.en dago sailkapenean, lenengo 3ak partidu bira daudelarik. Horietako bat dugu biharko aurkariak, beraz, beharrezkoa dugu garaipena

Partidua aurrera ateratzeko modu bakarra, talde moduan jokatzean dago. Bakoitza bere kontura jokatzen badabil, taldekideekin kontutan hartu barik, eta generatzen ditugun bentajak aprobetxatuz, garaipena lortzea posible da. Defentsan ere kantxan dauden 5 jokalariak %110 eman behar dute, erasoari begira talde ona baita aurkaria. Pibot on bat dute, puntu asko pilatzen ditu zona azpian, duen gorpuzkerarekin baliatzen baita, eta kanpoko jokalariek ere eskutur fina dute

Eta amaitzen joateko, gogoratu, denok lan eginda lortuko dugu garaipena, denok, jokatzen daudenekin hasita, aulkian daudenekin jarraituz, misterrarekin, armailetan daudenekin...baina denok parte hartuz, partidua 5x5 izan daiten, ez 3x5 edo 2x5 aurka

Aupa ekipo!!!!!!Bixar narru!!!!

1 comentario:

zuriñe dijo...

Ondarroako Aurrerako jendearentzat,

Blogean idaztea bururatu zait, galdera bat daukadalako, jakin mina da gehien bat eta eskerrak emongo nizueke erantzun izango bazenidakete.
Duela egun batzuk umeek futbolean ikusten geundela, Ondarroako Aurrera Bizkaiko Federazioan barik, Gipuzkoakoan sartuta zegoela esan zuen batek. Hori horrela izatearen zergatia ez zekien, eta niri jakinmina piztu zitzaidan. Azaldu ahal bazenidakete ba mila esker,

Beste barik, agurtzen naiz,
Zuriñe Urkiaga