miércoles, 22 de abril de 2009

Congelados Picazo 65 Aurrera 49

Kaixo!!

Hemen nator berriro ere.

Emaitza ikustean, errez galdu genuela esan genezake, baina ezen horrela izan. Partiduan nahiko sartuta egon ginen, atsedenaldian 4 puntuko abantailaz eta 3.en laurdenaren bukaeran 3 puntu azpitik ginela. Eta azken minutuetan lortu zuten abantaila handitzea, taldeak apur bat eskuak bajatu zuelako

Partidua orokorrean ondo jokatu genuen erasoari begira, baloia ondo mugitzen genuen, azpian puntu ugari lortuaz, baina kanpotik oso % eskasak izan genituen, eta horrek lagundurik aurkariak irabazi zuen. Horretaz aparte, errotazioa ere motza izan zen, jokalari batzuk minutu gehiegitxo eman zituzten kantxan eta azkenerako leher eginda zeuden.

Igoera faseko 1.en itzulia amaituz, taldea oraingoz 4.en postuan dago, lidertzan dauden 3 taldeak partidu bakar batera daudelarik.

Aste honetan Ibaizabal hartuko dugu etxean, talde gogorra, baina dakigun moduan jokatzen badugu eta guztiok aportatzen badugu bakoitzak hoberen egiten duen gauzetan, garaipena etxean geratu beharko litzateke. Beharrezkoa da garaipena, liderrengandik urbil mantendu ahal izateko

Bueno ba

Ondo ibili

Pd: larunbatean Zaldupen dugu partidua 18:15tan. Taldeak zaletuen aupada behar du mailaz igotzeko eta bertan egongo zaretelakoan

Agur bero bat

No hay comentarios: